XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Errege, hiruko, bateko, zaldun: sei denera! (Eskua luzatzen has bedi irabazirik balu bezela).

GOÑI - (Altzibar-en eskuari eutsiz) Irabazitakoan ditezke zure.

ALTZ - Bateko... biko... errege... eta... zaaaldunnn! GOÑI - Bost..

ALTZ - Gal-gal-gal-galdu egin dut! GOÑI - Madalen? ALTZ - Ez! Madalen ez dezaket gal.

- Hura nere da bizi guztirako.

- Bai, bai... nere da!.

GOÑI - Zure liteke, eros dezazunean.

ALTZ - Nere da... bizitza guztian ames hori bakarra izan dudalako....

- Iñork bestek baiño lehenago nere behar zuala pentsatu nualako.

- Pentsamendu hori, amets hori nere dudan bezela, nere ere da Madalen.

GOÑI - Patentatu egin behar zenduke beraz, zure Madalen hori.

- Beharrik, kostatuko zaizu gutxienik hogei milla duro aita patentatzea.

ALTZ - Nere pentsamendua, nere libertadea ez dezaket sal.

GOÑI - Oraintxe-arestian jokatu duzu patentea eta galdu egin duzu.

ALTZ - Sosa galdu dut. Ez Madalen.

GOÑI - Hitzak dira horiek.

ALTZ - (Barren-barrenetik) Soziedade alu batek pobreari jarri dizkion legeak eta mugak dira horiek.